
Egun batean nire etxean agertu zen, izenik gabe, ezaugarririk gabe, historiarik gabe, jantzirik gabe, generorik gabe, esperientziarik gabe. Hasieran ez zuen ezer esaten, baina gero konturatu nintzen zertara etorri zen hona.
Etorkizuneko gaztea: Zer nolako gaitasun edo dohain eduki beharko dituzte etorkizuneko gazteek ? Gogoeta hau egin ondoren irudi sinboliko bat sortuko dugu eta Peruren gorputzeko atal ezberdinetan erantsi, tatuaje gisa.
Etorkizuneko eszenak_Tableau vivant: Nolakoak izango dira etorkizuneko agertoki ezberdinak? Nolakoa izango da lan eremua? Eta eremu soziala? Nolakoa naturarekin izango dugun harremana?
Eraman ezazu Peru zure lantokira.