Artista: Saioa Olmo ikus arteetako sortzailea eta UPV-EHUko ikertzailea. Lana: Geroa Xuxurlatzen, Peru, Eromekanika, Transnacional, Lo Relacional, Koktelazioak. Kolektiboa: Hernani herriko hezkuntza esparruarekin zerikusia duten pertsonak.
Plazan hezkuntza eta artearen alorreko profesionalak biltzeko espazio eta denbora proposatzen ditu, denon artean eskolan ematen den funtzionamendua birpentsatzeko tresnak bilatu eta diseinatuz. Aldi berean, erlazionatzeko eta antolatzeko modu berriak proposatzea du helburu, hala nola rolak, zereginak, ardurak, erabakiak, ikaskuntza-proiektuen proposamenak...
Egun batean nire etxean agertu zen, izenik gabe, ezaugarririk gabe, historiarik gabe, jantzirik gabe, generorik gabe, esperientziarik gabe. Hasieran ez zuen ezer esaten, baina gero konturatu nintzen zertara etorri zen hona.
Etorkizuneko gaztea: Zer nolako gaitasun edo dohain eduki beharko dituzte etorkizuneko gazteek ? Gogoeta hau egin ondoren irudi sinboliko bat sortuko dugu eta Peruren gorputzeko atal ezberdinetan erantsi, tatuaje gisa.
Etorkizuneko eszenak_Tableau vivant: Nolakoak izango dira etorkizuneko agertoki ezberdinak? Nolakoa izango da lan eremua? Eta eremu soziala? Nolakoa naturarekin izango dugun harremana?
Eraman ezazu Peru zure lantokira.
Akzio kateatuak: Eginbeharreko zehatzak idatziko ditugu papertxo batean. Adibidez: “norbaitek espazioa gurutzatzen duenean, lekuz aldatu eta eseri”. Horrela, dinamika martxan ipintzean mugimendu eta akzioen koreografia antzeko bat sortuko da, baten akzioak beste baten mugimendua piztuko duelarik.
Goma_Interesak gurutzatuz: Hezkuntza eremuan parte hartzen duten agenteen rolen definizioa eta hauen arteko erlazioak ikuskatzea izango da dinamika honen helburua. Hasteko, rol ezberdinak banatukko ditugu eta denbora bat hartuko dugu hauek definitzeko (ikaslea, ama, aita, ikastetxeko zuzendaria ). Honen ostean rol ezberdinen arteko erlazioak ikusgai egingo ditugu amankomuneko interesetatik abiatuz. Edonork bere rolaren interesekoa den zerbait esango du ozen, eta hau kontuan izanda taldeko gainerakoak pertsona honengandik/ interes honengandik gertuago edo urrunago kokatuko da. Bi rolen arteko interesak oso antzekoak direnean goma elastiko batekin lotuko pertsona hauek. Horrela, interes ezberdinen arabera, taldea forma ezberdinak hartzen joango da, bataren eta bestearengandik hurbilduz eta aldenduz.
En un lugar de mi mente, de cuyas coordenadas no consigo acordarme, guardé en algún momento un nombre que empezaba por la letra “T”. No sé si era “T” de… Tarragona, “T” de… Transilvania, “T” de… Tegucigalpa, o “T” de… Teruel, por ejemplo, que también existe. “T” de Móstoles, no, que también existe pero no empieza por “T”. Y es que tengo la palabra en la punta de la lengua… en la mismísima punta… ¡Ah sí! “T” de Transnacional.
Invocar palabras aprendidas y exorcizar su recuerdo mediante sabores que empiezan por la letra “M”, por “Ñ”, por “R”, por “U”…. Experimentar a construir un paisaje sonoro con las referencias geográficas que forman nuestro imaginario colectivo, conceptos con las que derivamos entre riscos, valles, fronteras y puertos de mar. Pongo el gps de la premonición en marcha, y escribo: “Transabonoro”, buscar. Efectivamente, como imaginaba, sobrevolando una palpitante terraza de Móstoles. Informazio gehiago
Hitzak letraiatzea. Pertsona bakoitzak pentsatu behar du nola letraiatuko lukeen hitz bakoitza. Hitz bat asmatu behar du hemendik abiatuta, esaterako, letra bat eta konzeptu bat lotzen. Agian kontzeptuek ez daukate zerikusirik, ez du inporta. Adibidez:
B - bortxaketa
I -ikaragarria
O - odola
L- lehia
E - errepikatu
N - nazka
T - tolerantzia
Z- zaunka
I - indarra
A- arima
Lehenengo bakoitzak grabatuko du, eta egro guztiik batera.
Plastilinazko hitzak. Kontzeptu batetik beste batera pasatzea. Baztertu- Zaindu // Bullyng-Elkakidetza // Zurrumurruak-Zintzotasuna // Menpekotasuna-Boterea. Taldeka errepikatuz joango gara aldi bakoitzean saiatuz hitz batetik bestera ahalik eta modu naturalenean pasatzen. Salto handirik egin gabe eta taldeka egingo dugu dinamika hau. Denok batera. Kanpoan daudenak adi egon behar dira barrukoak ondo egiten ari diren kontrolatuz. Kanpoko pertsona batek arbelean apuntatuko ditu tarteetan zein hitz azaltzen diren (hitz asmatutak izan daitezke).
Hitz/kontzeptu berri hauekin bakoitzak istorio baten 1.partea idatzi behar du. Gutxienez 2 hitz erabiliz. Gero, ondoan dagonenari pasa eta honek amaitu behar du bigarren partea. Istorio hauek grabatu egingo ditugu.
Lo relacional talde prozesuen erlazio alderdiak informalki ikertzeko, boskote batek osatutako tadea da. 2013. urtean #meetcommons, lan kolaboratiboa eta kultura libreak arakatzeko topaketen arira elkartu ziren eta hilabetean behineko maiztasunarekin elkartzen dira. 2015. urtean zehar Wikitoki-ko proiektu egoiliarra izan zen. Proiektu honetan hurrengo protrokoloak aurki ditzakegu: Oinarrizko Erlazio Rolal Kolaborazioan eta Bilkura AEfektiboetarako Egiturak
Dinamika proposamenak:
* Rolak gorputzen bidez landu: Zapaldua eta zapaltzailea. Taldeari zapalduak eta zapaltzaileak sentitu izan garen bi egoera azalduko dizkiogu. Espaziotik ibiltzen hasi eta sentimendu hori gure gorputzera ekartzen saiatuko gara. Generoarekin ariketa berdina proposatzen da. Izaki femenino eta maskulinoak bezala ibiliko gara.
* Rol aldaketa: Binaka eszena zehatz bat irudikatuko dugu, rol femeninoa eta maskulinoa erakusten dituzten keinu eta mugimenduak erabiliz. Ondoren rol aldaketa egingo da beste pertsonaren rola gorpuzteko. Azkenik hiru posizio aukeratuko ditugu eszena transformatzeko.
* Materiala: Argazki kamera
Pripublikarrak taldearen proiektua d EHUko Bilbo Artea eta Kultura Jardunaldiek babestua. Hizkuntzak gure pentsatzeko modua antolatzen du eta gehienetan ez gara horretaz ohartzen, geure buruaren inguruko pentsamenduetan eta besteekiko harremanetan berebiziko eragina duen arren. Nortasunak aldatuz doaz eta bata besteari gainjartzen zaizkio. Ideia hau abiapuntu hartuta, Koktelazioak egitasmoak jolas bat proposatzen die oinezkoei: zeure buruaren nortasunen mapa egitea, baina zeure burua definitzeko izenak erabili beharrean (izateari dagozkionak eta, beraz, estatikoak direnak), burutzen dituzun ekintzak erabiliz (dinamikoak, denboran zehar aldatuz doazenak). Informazio gehiago
Zure esperimentazio proposamena jaki bat balitz? Gure testuinguruetan martxan jarriko ditugun esperimentazioetan pentsatzen hasteko, hauek jaki batekin erlazionatuko ditugu. Horretarako, hainbat elikagai aukeratu eta kontzeptu bati lotuko dizkiogu. Adibidez: intxaurrak = bullinga, Gazta = euskara.
Pintxoaren sorkuntza: Gure esperimentazioak definitzen hasteko hainbat osagai eduki beharko ditugu kontuan: helburuak, gaiak, erabiliko ditugun dinamikak, etab. Janariari aplikatuko diogu hau, eta gure esperimentazioa definituko duen pintxo propioa sortuko dugu. Horretarako, hainbat osagai aukeratuko ditugu, behar dugunaren arabera. Aurkezpen bat egingo dugu izenburua azalduz, zergatik aukeratu ditugun osagaiak eta gure konposizioa zein dne adieraziz.
Peru halako batean zure bizitzan agertzen den adiskide hori da, usteka- bean gure egunerokoa begiratzeko ikuspegi berriak topatzen lagundu- ko diguna. Plazan programaren baitan, hezitzaile eta eragile berritzai- leen konplize biurtu da, lan dinamikak garatzeko pedagogia berri, kritiko eta gogoetatsu baten testuinguruan. Perurekin ikasketa prozesuak garatu ditzakegu, bizi garen mundua begiratzeko modu berriak piztuz, geure baitan zein inguruan eraldaketa prozesuak ahalbidetuz.
Deskargatu bi orriak eta sortu zure posterra. Erabil ezazu zure ikastetxerako tresna hezitzaile eta eraldatzaile gisa.
Peru-tresna (ES) Peru-Tresna (EU)Orrialde honetako baliabideak partekatu eta egokitu daitezke lizentzia hau mantenduz.