= 5) { */?> Des/pentsa


GORPUTZ TANTAK derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikastetxeetan gorputzaren presentzia eta kontzientzia lantzeko sortu den formazio eta material pedagogiko multzoa da, gelan egiteko moduko dinamika laburrez osatzen dena. 

Zer behar du nire gorputzak ikasteko prest egoteko?

Material pedagogiko hau ikasgelan behar dugunean erabiltzeko tresna izateko sortu da, gorputzaren eta nor bere egoera fisiko zein emozionalaren kontzientzia handiagoa izan eta harremantzen zein lanean jarraitzeko behar dugun hori lortzeko baliabide moduan.

Edozein unetan, identifikatutako beharren arabera aplikatzeko moduko proposamenak dira, dinamika edo ariketa laburrak.

SOINUZKO MATERIAL PEDAGOGIKOA

AKTIBATU

ERLAXATU

ENFOKATU

ELKARTU

GORPUTZ TANTAK BESTE HIZKUNTZETAN

HITZETATIK EKINTZETARA

GORPUTZ TANTAK - HITZETATIK EKINTZETARA KLIK-a 2024

Arantzazulabek eta Kutxa Fundazioak, 2023an Hitzetatik Ekintzetara proiektua jarri zuten martxan. Proiektuak herritarrei aukera ematen die Agenda 2030eko erronken aurrean beren ekarpena egin ahal izateko, hitzetatik ekintzetara igarotzeko. 

2024ko edizioan, “Hiri eta komunitate jasangarriak” bultzatzeko helburuari heldu zaio, GJH helburuen artean dagoena hain zuzen ere. Besteak beste integrazioan, belaunaldien arteko elkartasunean, bakardadean eta ongizate emozionalean jarri da arreta. Honetarako herritar eta eragileek 10 KLIK ekintza bideratu dituzte. 

Artaziak eta Amara Berri ikastetxeko EUSLE gelaren kasuan, GORPUTZ TANTAK proiektuaren esperientzia piloto bat garatu da.

GORPUTZ TANTAK - HITZETATIK EKINTZETARA KLIK-a 2025

2025eko edizioan, “Kultura eta hizkuntza aniztasuna” 18. GJH helburuari heldu zaio. Hizkuntza eta kultura guztien presentzia bermatzea funtsezkoa da garapen sozial eta pertsonalerako. 

Zuhaizti eta Katalin Erauso Donostiko ikastetxeetako EUSLE taldeekin batera, GORPUTZ TANTA berriak garatu ditugu. 

Ikasle etorri berrien esperientzietatik abiatuz. Bizileku, eskola eta hizkuntza berri batera iristean bizi eta sentitzen dugunetik abiatuta, ikasleek praktika korporal batzuk diseinatu dituzte, egoera berean egon daitezkeen etorkizuneko beste ikasle batzuentzako lagungarriak izan daitezen.

_IDATZIZKO MATERIAL PEDAGOGIKOA_

Deskargatu IDATZIZKO MATERIAL PEDAGOGIKOA

Orrialde honetako baliabideak  partekatu eta egokitu daitezke lizentzia hau mantenduz.