
Artista: Vicente Arlandis. Valentziako performer eta koreografoa. Lana: 7 maneras de hacer el idiota. Kolektiboa: Artikertuz. EHU/UPV-ko ikerketa taldea.
Umorean, hainbat hezkuntza-baliabide sortzea eragin duen proiektu bat da, eskolan umorea estrategia pedagogiko gisa proposatzen duena.
Umorea ohiko estrategia izan da arte-praktiketan, eta hala izaten jarraitzen du. Nola bilakatu hezkuntzarako tresna? Zein ekarpen egin dezake umoreak eszena pedagogikoan?... Artean eta hezkuntzan lan egiten dugunak bildu eta hori gauzatzeko moduak irudikatuko bagenitu?... Eta nola partekatu genezake bizitakoa komunitateko gainontzekoekin? Umorean ekimenak, elkarlanean eta esperimentazioan oinarritutako bizipen pedagogikoak jasotzen ditu, hezkuntza-praktikak birpentsatu eta eszenatoki pedagogiko berriak sortzeko helburuarekin.
Tresnak, artista eta kolektibo parte-hartzaileen arteko topaketetatik ko-sortutako baliabide pedagogikoak dira. Hezkuntza-komunitatearekin eta interesa duen ororekin partekatzeko diseinatuak daude. Umorean-en tresnak “ “IDIOTA FILTROAK” dira, umorearen bitartez ariketa jakin batzuk aurrera eramateko hainbat jarraibide eskaintzen dituztenak, eskolaren egunerokoarekin edota aplikatzen direneko testuinguruekin apurtzeko, eta ikaskuntza espazio berriak ahalbidetzeko.
Orrialde honetako baliabideak partekatu eta egokitu daitezke lizentzia hau mantenduz.