Lo relacional

Lo relacional talde prozesuen erlazio alderdiak informalki ikertzeko, boskote batek osatutako tadea da. 2013. urtean #meetcommons, lan kolaboratiboa eta kultura libreak arakatzeko topaketen arira elkartu ziren eta hilabetean behineko maiztasunarekin elkartzen dira.  2015. urtean zehar Wikitoki-ko proiektu egoiliarra izan zen. Proiektu honetan hurrengo protrokoloak aurki ditzakegu: Oinarrizko Erlazio Rolal Kolaborazioan eta Bilkura AEfektiboetarako Egiturak

Dinamika proposamenak:
* Rolak gorputzen bidez landu: Zapaldua eta zapaltzailea. Taldeari zapalduak eta zapaltzaileak sentitu izan garen bi egoera azalduko dizkiogu. Espaziotik ibiltzen hasi eta sentimendu hori gure gorputzera ekartzen saiatuko gara. Generoarekin ariketa berdina proposatzen da. Izaki femenino eta maskulinoak bezala ibiliko gara.
* Rol aldaketa: Binaka eszena zehatz bat irudikatuko dugu, rol femeninoa eta maskulinoa erakusten dituzten keinu eta mugimenduak erabiliz. Ondoren rol aldaketa egingo da beste pertsonaren rola gorpuzteko. Azkenik hiru posizio aukeratuko ditugu eszena transformatzeko.
* Materiala: Argazki kamera

Orrialde honetako baliabideak  partekatu eta egokitu daitezke lizentzia hau mantenduz.