
Pripublikarrak taldearen proiektua d EHUko Bilbo Artea eta Kultura Jardunaldiek babestua. Hizkuntzak gure pentsatzeko modua antolatzen du eta gehienetan ez gara horretaz ohartzen, geure buruaren inguruko pentsamenduetan eta besteekiko harremanetan berebiziko eragina duen arren. Nortasunak aldatuz doaz eta bata besteari gainjartzen zaizkio. Ideia hau abiapuntu hartuta, Koktelazioak egitasmoak jolas bat proposatzen die oinezkoei: zeure buruaren nortasunen mapa egitea, baina zeure burua definitzeko izenak erabili beharrean (izateari dagozkionak eta, beraz, estatikoak direnak), burutzen dituzun ekintzak erabiliz (dinamikoak, denboran zehar aldatuz doazenak). Informazio gehiago
Zure esperimentazio proposamena jaki bat balitz? Gure testuinguruetan martxan jarriko ditugun esperimentazioetan pentsatzen hasteko, hauek jaki batekin erlazionatuko ditugu. Horretarako, hainbat elikagai aukeratu eta kontzeptu bati lotuko dizkiogu. Adibidez: intxaurrak = bullinga, Gazta = euskara.
Pintxoaren sorkuntza: Gure esperimentazioak definitzen hasteko hainbat osagai eduki beharko ditugu kontuan: helburuak, gaiak, erabiliko ditugun dinamikak, etab. Janariari aplikatuko diogu hau, eta gure esperimentazioa definituko duen pintxo propioa sortuko dugu. Horretarako, hainbat osagai aukeratuko ditugu, behar dugunaren arabera. Aurkezpen bat egingo dugu izenburua azalduz, zergatik aukeratu ditugun osagaiak eta gure konposizioa zein dne adieraziz.