
Akzio kateatuak: Eginbeharreko zehatzak idatziko ditugu papertxo batean. Adibidez: “norbaitek espazioa gurutzatzen duenean, lekuz aldatu eta eseri”. Horrela, dinamika martxan ipintzean mugimendu eta akzioen koreografia antzeko bat sortuko da, baten akzioak beste baten mugimendua piztuko duelarik.
Goma_Interesak gurutzatuz: Hezkuntza eremuan parte hartzen duten agenteen rolen definizioa eta hauen arteko erlazioak ikuskatzea izango da dinamika honen helburua. Hasteko, rol ezberdinak banatukko ditugu eta denbora bat hartuko dugu hauek definitzeko (ikaslea, ama, aita, ikastetxeko zuzendaria ). Honen ostean rol ezberdinen arteko erlazioak ikusgai egingo ditugu amankomuneko interesetatik abiatuz. Edonork bere rolaren interesekoa den zerbait esango du ozen, eta hau kontuan izanda taldeko gainerakoak pertsona honengandik/ interes honengandik gertuago edo urrunago kokatuko da. Bi rolen arteko interesak oso antzekoak direnean goma elastiko batekin lotuko pertsona hauek. Horrela, interes ezberdinen arabera, taldea forma ezberdinak hartzen joango da, bataren eta bestearengandik hurbilduz eta aldenduz.