Artista: Saioa Olmo ikus-entzunezko arteetako sortzailea eta UPV-EHUko ikertzailea. Obra: Geroa Xuxurlatzen. Educadoras: Hernani inguruko hezkuntza-munduari loturiko pertsonak. 

Harremanetan (Plazan 2) proiektuak, aurreko urtean PLAZAN-ekin hasitako lanarekin jarraitzeko gune bat proposatzen du. Oraingoan, etorkizunari buruz hausnartzeko prozesu bat sortzea izan da gure lanaren oinarria. Norberak etorkizunerako utzi nahiko lukeen mezua zein den pentsatzea, ikasle guztiei ahotsa eman eta anplifikatzea, subjektu aktibo bihurtuz.

Bestalde, prozesuak harremanen gaia sakontzera garamatza. Izan ere, gaur egun bizi dugun salbuespenezko egoera dela eta (covid, konfinamendua...), proiektu hau inoiz baino beharrezkoagoa ikusten genuen, guzti honek duen inpaktu emozional eta sozialaren aurrean, harremanak eta zaintzak lantzea ezinbestekoa dela uste bait dugu.

Geroa xuxurlatzen

Proiektua

Proposaturiko dinamikak: 

Materialak: 

Harremanetan prozesuaren bideoa

Harremanetan: xuxurlen soinu klipa

Hau da Harremanetan prozesuarekin bukatu ondoren, Hernanin egin zen soinu-instalazioan entzungai zegoen soinu-klipa.

Zuk ere zurea gehitu nahi baduzu, hemen duzu aukera.

Orrialde honetako baliabideak  partekatu eta egokitu daitezke lizentzia hau mantenduz.