= 5) { */?> Des/pentsa


MIND THE GAP proiektu europearra da, transpiriniotar lurraldeko eskualde guztiak barnebiltzen dituena. Artaziakek horietako bazkide batekin parte hartzen du Teatro Paraíso, hainbat lan eszenikoetan oinarritutako gida didaktiko-sorta bat sortuz; gidak, haur eta lehen hezkuntzako irakasleei zuzenduta daude. Hezkuntza-gida hauek irakasleek haien irakaskuntza praktikan erabil ditzaketen materialak dira, antzokira joango diren aurreko eta ondorengo egunetan lagunduz. Modu honetan, antzokiaren inguruko esperientzia aberatsagoa eta hedatuagoa izango da, eszenako elementuak eskolara eraman ahal izango dituzte eta baita alderantziz ere.

Unitate didaktikoak

Antzerkira joaten diren irakasleei esperientziara pedagogikoki hurbiltzeko aukera ematen diegu. Horretarako, ikuslea prestatzeko gida batzuk egiten dira. Gida horietan, hautatutako ikuskizunaren hausnarketak eta informazioak, antzezpenera joan aurretik eta/edo ondoren ikasgelan egiteko jardueren proposamenak eta ikusleen emozioak adierazteko aukera emango duten iradokizunak sartzen dira.

Orrialde honetako baliabideak  partekatu eta egokitu daitezke lizentzia hau mantenduz.