PlayTime jolaserako kutxatila bat da, artistenak diren materialak erabiliz oinarrizko lerro batzuk marrazteko, Foucaultek esango zukeen bezala “mundu aldakor honetan modu egokian kokatzeko”. Karta hauek ahalmen bat dute, hain zuzen ere, hezkuntza formaleko edo ez-formaleko testuinguru batek baldintzatutako talde bat aktibatzea, eta horrelako talde batek izango lituzkeen harremaneko edo ikasteko behar jakin baten araberako joko bat proposatu nahiko lukeen edozeinen zerbitzura egongo lirateke.