= 5) { */?>
HITZEN INDUSKETA araututako solasaldi bat da: parte-hartzaileak arau horiek ikasten doaz, eta hitz jakin bat lurpetik ateratzeko ahalegina egiten da solasaldian zehar. Guztion artean lantzeko proposatzen den hitzaren balioan, beharrean eta zentzuan ahalik eta sakonenera iristen ahalegintzea da asmoa. Hitzaren sakoneko izaerara hurbiltzea da xedea, ezaguera kolektibo bat sortzeko zereginean misterio baten bila goazela onartuz.
Societat Doctor Alonsok bultzatutako proiektua Jordi Claramonte, Jaime Conde Salazar, Barbara Sánchez, Silvia Zayas, Lluc Baños, Tomàs Aragay eta Sofía Asencioren lankidetza sakonarekin garatu da.
Artaziak-ek, Sofia Asencioren laguntzarekin, tresna hau euskarara moldatu dugu, hainbat "indusketa" burutuz hezkuntza formalaren eta kultura-bitartekotzaren testuinguruan.
Orrialde honetako baliabideak partekatu eta egokitu daitezke lizentzia hau mantenduz.